
Paul Kalkbrenner produktoreari egin dioten filmea.
Musika beti izan da errealitatetik beste munduetara eraman nauen “tresnarik” bortitzena. Musikak izugarrizko boterea dauka.Batzuetan bururario galdetzen diot nolabaiteko sinestesia ez ote daukadan.Musika barnean sartzen naiz nire barnera sartu ahal izateko. Baina ez da erraza edozein musika entzutea, badaude soinu asko ikasi behar direnak entzuten. Adibidez,orain dela urte batzuk ez nituen musika mota asko ulertzen, jazz, bossa-nova, flamenkoa…beti esaten nion nire buruari aspergarriak iruditzen zitzaizkidala, sonic Youth entzuten flipatzen nuen, Jane´s addiction; Pear jam, dinosaur JR…beti nirekin ibili dira, hain ondo sentitzen nintzen euren abestiak bizitzen….adineko barne ernegua kanpora botatzen nuen haiei esker, eta ateratzean, musikari esker, amorrua desegiten zen..pake santuan bihurtzen. Amak ez zuen uletrzen nolatan gustatzen zitzaizkidan halako oihuak…
Gaur egun nirekin jarraitzen dute, nire bihotza beti pozten da haien abesti magikoak entzuterakoan, baina beti jakinminak gauza berriak ikusten, usaintzen, dastatzen..entzutera eraman nau, eta musikarekin berdina gertattu zitzaidan. Hainbeste musika ezezaguna dago munduan, ezin gaitezkela ( behintzat ezin naitekela, musika komertzialarekin besterik gelditu).
Perkusioak errealitate berri bat irekin zidan, alde batetik batukadak, samba, gero hemendik bossa nova, tropicalisimo..geroago Camaron eta Paco de Lucia, Lole y Manuel.Jazz-a Miles Davis-i esker…eta horrela musika elektronikoa entzuterarte. Hasieran ezin nituen konprenditu halako soinuak. Gainera konfunditu egiten nituen musika elektronikoak euren artean . Musika elektroniko munduan estilo diferente anitzak daude, drum´bass, techno, chiil out, jungle, minimal, trip hop, trance…batzuk ditit gustoko , beste batzuk ez, baina egia esanda musika mota hau entzuten ikasi dut.
Alemanian 60.hamarkadan, Krautrock izeneko mogimendu bat sortu zen, experimentala, sintetizadorei esker musikari sentsu baerri bat emonez. hamarkadan huran rock experimentala, progresiboa, rhythm &blues, free jazz…emonziren gogor eta musikari askok influentzia hartu zuten.Haibat talde adierazle egin ziren, Kraftwerk, tangerine Dream.Oso bereziak izan ziren musika elektronikoarentzat, batez ere 80.hamarkadan.
Gaur egun Berlin, musi elektronikoari dagokionez, eszena oso garrantzitsua da.Horren adierazle hainbat dj, eta talde ditugu, adibidez;
Paul Kalkbrenner,”bpitch control”soinuaren adierazle nagusiena;
Robert Babicz musika produktorea (honek nickname ezberdinak hartzen ditu, Rob Acid adbz,);
Byetone ( Olaf Bender buruan duelarik) ;MOderat; Marcell dettman, Alva NOto;
Booka shade (ihazko Jet LAg BIon egon zirenak)
….adierazpenak anitzak dira.
Baina lehen esan dudan bezala musika entzuten ikasi behar da, beraz hasi belarriak ondo irekitzen eta musika aldizkariak irakurtzen , penak merezi du!!!


