
- image fulgurator
Lizentziatu ostean eta horretatik urte batzuk pasata, arte ederretan doktoretza ateraztea erabaki nuen. Beti izan dut protestatzaile fama, behintzat hori dio amatxok.Beraz, doktoretza artea eta aktibismoaren inguruan aterako det.
Pasa den mendeko arte militantea piska bat diferentea da gaur egunerakoarekin konparatuta. Zirkunstantzia soziala ezberdina baitzen. Berlineko muruaren suntziketa arte arte politiko iraultzaile instituzionala existitu zen Moskun sedea zuelarik, arte honek oso boteretsua zen , baina kreazioan nahiko eskaza.30.hamarkadan arte hhonek garrantzia hartu zuen “Union de Escritores de la Union Sovietica”-ri esker. Arte hau euren iraultzaren garapenaren isladapena zen hain zuzen.
Badago diferentzi inportantea pasa den mendeko arte antikapitalista gaur egunerokoarekin.Pasa den mendekori ez zitzaion axolarik emoten arte bezala ikusten bazen bere burua edo ez. Bere burua arte garaitzailea, sozialista, mundu beri batera eramango zuen artea.Arte horrek ez zeukan beldurrik instituzioen aurrean , bere instituzioa baitzen. Gitxi aldatu zuten gizartea, batez ere propaganda modu batean bihurtu zen. Gaur egun ezberdina da.
“Artivismo” deritzana adibidez, badaude hainbat kasu Konpainia handiak saboteatu dituztenak, gobernuak saboteatu dituztenak, eta gainera humorea beti present eukita.
Baina Artivismoari buruz beste batean idatziko dizuet, post oso bat merezi baitu.
Gaur eguneko Arte Aktibista baten adibidea jarriko dizuet. Inmak pasatu zidan link-a eta benetan pena merezi du.
Julius Von Bismarck artistak aparaftu bat sortu du “The Image Fulgurator” dauka izena. aparatu hau argazki kamera bat lez egiten du lan baina alderantziz. Aparatu honek argazkiak manipulatzen ditu inor antzeman gabe.

- Berlineko alkateari proiektatutako ikonoa
Norbaitek argazki bat flasharekin botatzen duenean, apartu honek dituen zelula fotosensible batzuk erreakzionatu egiten dute eta segundu milisima batean irudi bat proiektatzen du, beraz, argazkia bota duen kamerak irudi hori grabatzen du bere filmean, inork horretaz ohartu gabe.
Honekin erreibindikatu nahi du mass mediak gugan daukan influentzia.
Artista berlindarra dugu Julius. Bere akzio bat, ikusi dezakegu nola bi turistak daude argazkia ateratzen Berlineko muruan dagoen seinal batean . Seinale horretan “Está usted entrando en sector americano”jartzen du , eta julius bere “fulguratorrekin”irudi bat proiektatzen du, beraz argazkia ikustean irakurri daiteke:“Cientos de personas murieron el pasado año intentando hacer esto en la frontera entre estadosunidos y México”.


