
Playa
Medellín hiria, gaztedia, bakea eta artea ardatz dituen proiektu interesgarri bat aurkitu dut. Desearte Paz dauka izena eta hainbat arte laborategi sustatzen ditu gizarte agente desberdinen artean eztabaida eta partaidetza ahalbidetzeko. Helburu nagusia arte garaikidearen bitartez Medellin-eko arazo sozialei irtenbideak proposatzea da eta horrela bakearen aldeko kultura suspertzea. Laborategi horien artean aipagarria iruditu zait Pilar Ortiz-ek zuzentzen duena.

Minuto para...
Eskoletako ikasleekin harremanetan jarri eta Medellin-eko kaleetan interbentzio bat egin zezaten proposatu zien. Ideia kotxez, zarataz eta gatazkez beteta dauden kaleak birkonkistatzea eta gazteen gozamenerako erabiltzea da. Lan horren bidez, gazteek zein nolako hiri ereduan bizi nahi duten hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera izan zuten, hala gizartean betetzen duten papera eta eragina balioan jartzen. Hiriko egunerotasuna hausteko asmoarekin, ikasleek hondartza bat montatu zuten errepidearen erdian, kaletik pasatzen zirenei paperezko loreak oparitu irribarre egin zezaten edo iragarkien bidez besarkadak aldarrikatu zituzten besteak beste. Ideia ondo ezagutzeko hona hemen proiektuaren deskribapena eta izan zituen emaitzak. Irudiak Ortiz-en Flickr orrialdetik atera ditut.

Menos rutina


