Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

AURKEZPRESENTAPENACION

Momentuen zalea naiz, idatziz, pertsonala ez dena gure bihurtzearen maitale, kanpokoa dena norberaren  unibertsoan txertatu eta gozatzeko aukera horren gatibu. Beti pentsatu izan dut idaztea hala nolako babes bat dela, gure munduari aurrez aurre begiratzeko beldurrez beste mundu bat sortzea ausardi falta itzela dela.

Hiria arnastu dugu jaio garenetik, eta kalekume gara onerako zein txarrerako. Tranbiaren kable eta ke potoloen artean ordea gazteak badu zer esan eta zer egin, eta ez gure artean soilik, munduko edozein txokotan baizik. Gaztea ezjakina baita izatez, tentel samarra erabakiak hartzeko orduan, baina beste inork ez bezala, bizi osoa begien aurrean izatearen zirrara horrek bizirik mantentzen du

geroak berak utziz gero, geroa idatzeko

Jet Lag-a pasata iritsi naiz munduaren beste puntara

San Franciskok badu zer eskaini, zer erakutsi

badago zer ikasi, zer bizi
2729025848_5cca6bf59a_bizango duzue nire berri

Utzi iruzkina /// Dejar comentario