Zure ikuspuntu, pentsatzeko era edota gusto antzekoak dituen jendea ezagutzea beti da ona, are gehiago hauek ezagunak ez zenituen artista, leku, musika talde edo bestelako berriak azaldu eta buruan pilatuta dituzun guzti horiei berri batzuk gehitzen laguntzen badute.
Ez dira San Franziskokoak (nahiz eta bertako batek aipatu dizkidan), ez dute bertako esentziarik, agian ez dira bertako espresio urbano edo denadelakoak, baina badira zerbait, eta niri zerbait sentiarazi didate, eta zuekin konpartitzeko adina meritu egin dutelakoan hemen doaz.
BON IVER
Bakarlari honek bideo honekin oiloipurdia jarri dit. Interneten arakatu dut bere istorioa edo apur bat, ohiko bizitzatik alde egin nahian mendira joan eta etxola batean sortu zituen bere lehen diska (diskazo esango nuke hitz hau onartuta balego) osatzen duten abestiak. Ez da batere urbanoa, baina hirian bizi garenak askotan hainbeste behar genukeen lasaitasun eta oreka hori izugarri modu berezian transmititzen du akorde bidez. Diskaren izena ” for emma, forever ago” da. Internet duzuenok aprobetxatu eta deskargatu ezazue diska hau, benetan merezi du eta.
BANKSY
Tipo honek badu meriturik. Mundu osoan zehar bere aztarna utzi eta inork ez daki oraindik ere nor den. Graffitero klandestinoa da, baina museotan zan ditu jada erakustaldi batzuk, baina kaleetan zehar eta beste zenbait tokitan uzten dituen “marrazkiek” eman diote gaur egun, mundu mailan, duen izena.




Harrigarria benetan. Galeria osoa bere web orrian duzue: hemen klikatuta. Gozatu.


