Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

BIDEOARTEAREN SORMENA//LA CREACIÓN DEL VIDEOARTE

portapak

portapak

Nire lagunkideen post-ak irakurri ondoren askotan telebista eta bideoari buruz aritu garela ohartu naiz. Aimarrek bere askenengo idatzian. telebistak erru asko zuela geure “yankee”imitatu nahieko beharretan zioen eta Ivanek eraikinen hormak proiekzioak emoteko euskarri bezala ikusi eta egiteko esperientziaz aritu da; beraz pentsatu dut agian piskat atzerantz bota behar dugula Bideoartearen jatorriak eta sormena zelatan emon ze ulertu eta jakiteko. Azken finean oraindikan gaur egun bideoartea experientzi artistikoa oso sakona da, eta hiriko adierazpen bortitza dugu.

1960.hamarkadaren bigarren erdian eman zen bideoarteren sormena. Garau hura ezaguna eta oso garrantzitsua izan zen  gertatu ziren borrokengatik, aldarrikapenengatik, sistemarekin apurtu nahiekin , kuestionamenduak eta arte barruan hedapena ideia eta experientzietan…Medioei buruz, baliabidei buruz, esangurei buruz…hausnarketa sakona eman zen, arteari buruz erreflexioak ugariak izan ziren , artea ikusi eta sentitzeko moduak aldatzen ari ziren (atzetik zetorren erreboluzio nahiak , dada eta duchampekin..). Arteak zeukan forma, objetu finalak iadar ez zeukan hainbeste garrantzirik, bai orden sormenaren expresioa eta experientzia. Adierazpen askatasuneen defentsetan jardun zuten hanbat korronte “antiartistikek”.korronte hauek mogimendu internazional oso inportanteetan bilakatu ziren , “errealismo berria“eta “fluxus”.Fluxus barrun bi pertsonai nagusi egon ziren jarduten Nam june Paik eta Wolf Vostell , hauek inportanteak izan ziren bideoartearen sormenean euren proiektuei esker.Telebistaren diskurtsua berregituratzea lortu zuten bere mesu hutsak eta komertsialekin apurtu nahian eta horrela bideoa medio artistiko berri sortu zuen.

Vostellek  jarrera bortitza eta destruktiboa hartu zuen telebistaren kontra.Bere “akzio” batean telebista sepultatu zuen haragi zatiekin eta puasko alanbrearekin(Festival Y.A.M. en Nueva York, 1963).

Paik ordea jarrera lasaiago eta ikertzailea hartu zuen, elektronika, irudien estetika, dantzat , ritualak…gauza hoiei buruz hasi zen ikertzen telebista medio zela. Fluxus honengatika hain garrantsitsua izan zen bideoartearen sormenean.
1965.urtean Sony merkatura atera zuen bere erdiprofesional bideo portatila “portapak” zuen izena.Berarekin edozeinek hartu zezakeen kamara eta iruadiak era elektroniko batez filmatu eta erreproduzitu. Paik lehena izan zen kamara bategaz egiten. 1965.urtean Urriaren 4ean, Paulo VI “papa” New yorkeko katedralean bisitan egon zen eta êikek aprobetzatu zuen momentua bisita hura taxi batetik  filmatzeko. Gau huran bertan Paikek flyer batzuk egin zituen eta hiritik banatu zituen. Grabatu berriko filme hura ” A Go GO” kafe-tokian erreproduzitu zuen. Honekin berak bisio bat euki zuen:“(…) de igual modo que la técnica del collage ha desbancado a la pintura al óleo, el tubo de rayos catódicos sustituirá al lienzo”.

Hauek izan ziren ba bideoartearen hasierak.

“Gran maquina”(estatua, erligioa eta familia)bezala orain arte ulertzen zena krisi sakonean sartuta, telebista etxe guztietan sartzea lortu zuen. Botere eskuek honekin edota honetza ohartuta telebista botere instrumentu bat bezala erabiltzen hasi ziren eta horrela gaur arte.Bideoartea honen kontra jo zuen gogor bere hasieran…Agian beste post batean bideoartearen eboluzioaz idatziko dizuet , batek daki.!

Eta badakizue ez ikusi hainbeste telebista,zuena  propioa sortu!

Musutxo handi bat!

Utzi iruzkina /// Dejar comentario