Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

BODY PERCUSSION

Nota: Si no sabéis euskera pinchad en leer más y ved el resto de vídeos, que merecen la pena

Zein da musika tresna konplexu eta aberatsena, mundu osoan erabiltzen dena, aukera gehiago aurkezten dituena eta hala ere merkeena? Dudarik gabe, gorputza. Ahotsa, nola ez, baina ez bakarrik.

Berriro ere, gazteen adierazpenei buruz ari gara baina atzera begira, tradizioak berreskuratzeko helburuarekin. Body percussion musika mota zaharrenetarikoa baita, gizakia bezain zaharra. Txaloak jotzea besterik ez da egin behar body percussionean aritzeko. Herri guztietako folk tradizioetan erabiltzen da gorputzari kolpeak ematea soinuak ateratzeko, bai horrela musika egiteko zein ahotsa eta beste musika tresnak laguntzeko. Genero famatuenetarikoak, seguraski, flamenkoa eta claqué dira. Euskal Herrian esku-dantzak ditugu, besteak beste, edo jota eta arin-arin dantzatzean hatzamarrekin kriskitin egitea. Badaude adierazpen oso hunkigarriak. Noa israeleko abeslariak  a capella kantantzen duen bitartean eskuekin bere bularra kolpatzen du. Gaztetxoa nintzenean telebistan ikusi nuen eta txundituta utzi ninduen.

Beneta erakargarria suertatzen zait body percussion: askotan inprobisazioan oinarritzen da; primitibotasunaren indarra dauka, baina berritzeko aukera asko ere; eta herriei lotuta egon arren unibertsala da. Ikus ditzagun aurkitu ditudan hainbat bideo:

Munduko artistarik ezagunenetariko bat San Frantsizkokoa da. Keith Terry du izena eta giza erakunde bat zuzentzen du, Crosspulse deitutakoa, zeinek, dantza, musika eta gorputz perkusioaren bidez kulturartekotasunaren alde egiten duen.  Oker ez banago, alkondara txuriduna da Terry.

Brasil da body percussion-eko tradizioa gehien mantentzen duen herrialdeetako bat. Pedro Consorte-Consortinho artista gaztea benetan ikusgarria da. Bere gorputza hutsarekin nahikoa da samba egiteko! Hori bai dela erritmoa!

Beste artista ezagun bat Max Pollak dugu, jaiotzez Austriarra, New Yorkekoa. Rumba Tap deitzen da berak sortutako estiloa, eta afrokubatar erritmoetan inspiratzen da. Hasierako bideokoa bera da. Hona hemen beste bat:

Erritmo tradizionalez gain, badaude estilo garaikideak erabiltzen dituztenak. Esaterako, funky:

Oraindik ez zabiltzate dantzan? Ezin dut sinistu!

Utzi iruzkina /// Dejar comentario