Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Burning man

Ez dakit zein puntutaraino den hiriko espresio bat, ez dakit espresio bat den ere. Ez da hiria, basamortua da, ez dago San Franziskotik oso urrun, gertu ere ez, baina badakizue distantziak hemen handiagoak direla. Nevada, baby. Eta bertako basamortu erraldoia, eta milaka jende, eta sua. Burning man delako hau laburtzeko modu hoberena litzake, basamortua eta sua.

Zaila baita Burning Man hau zer den azaltzea, antolatzaileen ustetan, bertan egon ez den bati itsu bati koloreak azaltzea bezala da.

Ez dago inolako araurik, bakoitzak bere bidea egin behar du hemen, besteen segurtasuna eta osasuna arriskuan jarri gabe, noski, eta komunidadearen eta esperientziaren onurarako den bitartean.

Aste bat desertuan, the playa izeneko txokoan, norberak biziraun behar du bere kanpai-dendan, ingurukoekin artea sortzea da helburua, astearen amaieran, egin diren sorkuntza guztiak erre eta festibal edo denadelako honen izena omentzeko. Hiri bat sortzen du komunidadeak aste betez, nahiz eta behin amaituta hiriaren azken aztarnak hilabete-edo irauten duten oraindik. Esperientzia honen zati garrantzitsuenetarikoa da artea, garrantzitsuena ez bada. Urtero, antolatzaileek gai bat ematen dute, norabide bat, komunidadean, denak batera gai hori norberak bere erara garatu dezan, elkarlana bultzatu eta modu esanguratsu batean talde lana bultzatzeko….

Art installations, theme-cams, costumes… Edozein bitartekok balio du, hemen, desertua koloreztatzea baita garrantzitsuena, eta proiektu txiki bat bezala hasi zena, 48.000 pertsonako talde batean zergatik bihurtu den erakustea.

Zaila da Burning Man hau zer den azaltzea, baina hara goaz Colin eta biok aste buru honetan. Hemen argazki batzuk…..

londoncalling.26247

mr_fang.25746defriez.34544

moontiger.34760

steve.26041

Utzi iruzkina /// Dejar comentario