Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

EGUN ONA IZAN! /// ¡QUE TENGAIS UN BUEN DÍA!

...hegazkin baten hegoak zerua zeharkatzen du!

...hegazkin baten hegoak zerua zeharkatzen du!

Egun on jende! Itsaso Aldaiturriaga deitzen naiz, hala ere hemendik aurrera Itashu bezala ezagutuko nauzue. Aiarako baiaran jaio nintzen orain del 28 urte. Baina txikitatik beti gustatu izan zait bidaiatzea. Oso garaiz joan nintzen mundua ikustera, beti izan dut beste herrialde eta kulturen bizimoduak ikasi eta ulertzeko nahiak. Arte Ederretan Lizentziatu nintzen orain dela urte batzuk, berton bidaiei buruz gauza asko ikasi nituen, bidai fisikoak eta pertsonalak. Arte ederretan buru barnean murgiltzen ikasi nuen, mundu berriak ikusten eguneroko errealitate berdinean, irudimena hegazkin edota edozein garraio lez erabiltzen. Batzuetan rutinak garaitu egiten gaitu, baina ez garenaz ohartzen , askotan ez dugula hegazkin bat hartu behar oso urrutira joateko, baizik eta mundua ikusteko betaurreko berriak jarri behar ditugu soilik.

Dena dela, beti dago ondo, ez bakarrik bidai pertsonala, edo psikologikoan murgiltzea, baizik eta bidaia fisikoa bihurtzea. Hegazkin bat hartu eta beste herrialde batean agertzea. Ez dago beste sentzasio hain ona !!!
Bilbon bizi izan naiz urte batzuz, nahiz eta orain uribe kostaldean egon. Beti maite izan dut Bilbo, ni jaiotzaz Arabarra naiz, baina Bilbok oso ondo adoptatu ninduen, benetan baietz. Oso hiri berezia daukagu Bilbo. Kontrastez beteriko lurraldea da nire aburuz. Sustrai sakonak dituen herrialdea, beti saiatu izan da “a la ultima” egoten. Bilboko bizilagunak, gazteok
batez ere, ikasteko nahiaz beterik gaude. Nahiko bidaizaleak gara, eta burua beti daukagu zabalik eta erne, gauza berriez gainezka egoteko. Hiri honetan batzuk oso tradizionalak dira, baina beste asko punkiak, elektronikoak, rokeroak, raperoak…oso eguneratuak gaude espresio berriei dagokionez.Musika, kirola, artea…gauza asko ari dira gertatzen Bilbon, baina informazio kanala ez da nahikoa, oso gitxi dakigu gure Bilbo undergoundnari buruz. Adibide batzuk jarri arren, Bmx_en freestylean Europako eta munduko honenetarikoa daukagu San Ignazioko Edu Terreros, eta subentzio faltengatik bizikleta alde batera itzi behar izan du, ez dago entrenatzeko instalaziorik; estatuko lehendabizienetariko Skate aldizkaria Bilbon jaio izan zen , Dogway, hip hop fresstylaren ihazko ” batalla de Gallos”txapeldunordea Invert bilbotarra da, Ana laura Alaez bilbotarra daukagu…pertsona oso garrantsitsuak dira bakoitza bere munduan, baina hemen, inork ez ditu esagutzen, ez dute laguntasuna. JET LAG BIO festibalari esker kalean gertatzen diren ekintzak herritarreoi aurrez aurre jartzen saiatuko gara, gauza guzti hauek jakin ditzazuen…Bilbon gauza anitzak gertatzen dira, Bilbon potentziala dago!
Munduko herrialdei zer eman diezaiokegun eta munduak guri zer eskaini diezaguke jakiteko, ibiliko gera hainbat hiriburuz mintzo. Medellin, Shangai, Dakar, Berlin, San Frantzisko, eta Bilbo beti aurrean izango ditugu bertoko ekintzei buruz informazioa emoteko…..Adi egon!!!

Salam Alaykum.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario