Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Gero arte!

Beti gertatzen da gauza bera: hasieran ez nekien zeri buruz idatzi, gaiak agortuko nituela uste nuen… Eta azkenean hau bukatzen delako penarekin, Medellin gehiago ezagutzeko gogoekin… Niri tokatu zait azkenengo post-a idaztea eta momentu hau atzeratzen ibili naiz aste guztian zehar. Dena esanda dago. Batez ere, Aimarren mezua gustatu zait eta errepikatu nahi dut: Jet Lag Bio ez da hemen bukatzen, eta ez dugu hurrengo urtera arte itxaron beharrik kaleak okupatzen jarraitzeko, gehiago dantzatzeko, gure hiria margozteko, gurpilez baliatuz hegal egiteko, gure hiria arrotzak bagina bezalaka birdeskubritzeko… Ni ere eguneroko aldaketa txikiez osatutako iraultza horretara apuntatzen naiz!

Bidai honetatik beste bi gauzekin geratzen naiz: alde batetik erritmoa nonahi egon da eta, bestetik, “gaztea”, “hiritarra”, “gaur egungoa” edo “modernoa” bezalako kontzeptuak kolokan jarri ditugu. Hori dela eta, gehiago hitz egin baino bi osagai horiek dituen bideo batekin esan nahi dut ez agur, baizik eta gero arte. Hip hop-a entzun, irakurri eta dantzatu dugu. Gaur ordea lindy-hop aukeratu dut. XX. mendeko 1920aren hamarkadan jaio zen, jazz eta swing erritmoak lagunduta, baina gaur egun bizi bizirik jarraitzen du eta sare sozialak bezalako lengoaia berriak erabiltzen ditu ia mende bat pasata bere burua gazte mantentzeko: Youtube-n bideo ugari daude eta Gasteizeko ikasleek blog bat sortu dute. Dantzatu dezagun!

Iruzkin bat /// Un comentario

  1. ni neu dice:

    june! goazen ba kalera!!!

Utzi iruzkina /// Dejar comentario