Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Gibelsolasa SF Part 1

Lehenagotik ere maite banuen, lehenagotik ere maitasun platoniko bazen ere, esan dezaket, momentu honetan, San Franziskoren inguruan nuen irudi ederra inoiz baino indartsuagoa dela orain, hilabete hauen ostean, etxeko lehiotik begira, han nituen zirrara guztiak topatzen ez ditudanean.

Colin, Oly, paperezko hegazkinak, saskibaloian txarra izatea, bizitzaren faseak…abentura bezala hasi zena bizitzako kapitulu nola bihurtzen den ikusteak bertigo puntu bat ematen duen arren, munduko beste puntan, biziketaren pedalak astinduz energia sortu eta kontzertu bat ematen duenik badela ikusteak ez dakit, lasai arnasa hartzteko aukera ematen dizu. Norbait gauzak ondo egiten ari denaren inpresioa.

Izan ere, bidai honek zerbaiterako balio izan badit norberaren kaiolatik haratago joateak duen garrantziaz jabetzeko izan da, gure nahien/ametsen mugetatik harago badagoelako zer eta nor ezagutu, ostantzean, hauetaz ahaztuko bagara ere, momentu horretan duten zeresanaz elikatzeko behintzat.

Eta San Franziskok zerbait badu energia da, gure hiriko edozein txokotan aurkitzen dugun magia edo aniztasun hori dosi handiago batean, gaindosian akaso, baina bueno, hegaldiak merezi du.

San Franzsiko, Medellin, Bilbo edota beste edozein hiri….ez dio inporta. Maleta aurreko gauean egin eta joateko adorea izatea da hemen garrantzitsuena, norabaitera iritsiko zaren beldurra edukitzea sanoa baita.

Beti baitago arnasten jarraitzen lagunduko digun zerbait edo norbait.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario