Hilabete apur batzuk, dena arnasteko
gora, behera, ezker eskuin izkinak ehizatzen aritzeko
egunerokotasunaren lehortean oasi bat aurkitu duzulaz jabetzeko
damutzeko,
hortzak erakusteko
nostalgia lantzeko
ikasteko
handitasun honetan txikiak garen arren, norberaren iraultza norberak nahi duen bezain erreala izan daitekela ikusteko
itsutzeko
hiri bat, mila kale, milioika izate nahi duenak hauen artean galtzeko
edo bere burua aurkitzeko
bidaiaren amaieran ondorio bakarraz jabetzeko
Nola atzean utzitakoak indar ematen duen, aurrera jarraitzeko


