
Orain dela hainbat urte berlineko murua behera bota zutenetik, eskerrak! ideia politikoak alde batera utzita, oraindikan ezin dut ulertu nolatan eta zertarako jarri zuten berlin erdian harresi hura, Alemandarren eta munduaren bihotzak bitan zatituz. Zertarako hainbeste sufrimendu?
Ekintza guztietatik, gertaera guztietatik ikasi behar degu ikasten. Hanka leku berdinean birritan ez sartzeko. Orain, aintzinean opresio eta minez beteriko harresia izan zana, askatasunaren sinbolo batean bihurtu da. Baina ez askatasun simboloa alde politikotik ikusita baizik eta humanidadearen aldetik ikusita. Nire aburuz gizakiok libre gara edo behintzat izan beharko ginateke jaiotzatik, eta ez dago munduan hori bihotz barnean aldatuko duen harresirik. Askatasunaren sinboloa bihurtu zen , behera bota zutenetik.
Jendea RDA ohiatik mendebaldeko alemaniara alde egin zuen bizi berri baten bila, beraz, familia guzti hoien bizilekuak utzik geratu ziren. Orduan eta normala denez, jende gazte multzo inportante batek, utzik zeuden etxebizitza, eta auzo osoak biziberria eman zion. Auzo hoiek bereak egin zituzten, usteldutak ez geratu arren.Kolorez bete zituzten. Mitte hoietako auzo bat da.
Mitte oso auzo berezia daukagu, murua (batzuentzat antifaszista, lotsagarria gehienentzat) erditik pasatzen zen, bi alemaniak auzo berdinatik pasatuz, beraz muga lekuan bihurtu zen bi alemania artean. Harresia botatzean, artista kolektibo multzo handiak bertan finkatu zen. Harresi hura margoz beteriko galeria batean bilakatu zuten 1990.urtetik aurrera .Horma gabeko museoa, museo librea.Orain east side gallery bezala esagutzen da

- Leonid Brezhnev (URSS) Erich Honecker musukatzen
Berlin oso harreman sakona dauka artearekin, askatasun nahiarekin, askotan nahi izan dute sentimendu hori suntsitu, baina beto dago euren jendien nahietan aurrera jarraitzeko gogoak.Goethe, b.Bretch,Nietzche filoso eta idazle alemanarrak ditugu,;Kirchner, expresionista alemandarra;berlindar gazte basati hurak, neoexpresionistak, naziek utzitako hutsa eta minari aurre egiten dion lehendabiziko mogimendu auzarta, kiefer, baselitz, Middendorf…hain basatiak izan ziren…euren lanak espresibitate hutsa da, bere tematika bortitza, kolore gogorrak, sexualak…pasioiez beteriko ekintzak. Guzti honen heredu, daukagu Berlin, nolatan ez da izango ba Europako bihotza adierazpen kulturalari dagokionez!

- expresionismo berria
Beti uste izan det herri baten nortasuna ulertzeko bere historioa jakin behar dela, gainetik behintzat oraingo honetan.
Gauza askotan parekatu dezaket Bilbo eta Berlin, lehenegoz eta behin biak “B”hizkiarekin hasiera eman diote euren izenei.”B de bonito”, “B de brillante”, “B de bortitza”, “B de berezia”.
Bi hiriek egiten dute euren kultura propioekin topo. kontraste izugarriak daude generazinuen artean. Bietan sakonak dira erroak, eta aldi berean , zihur asko honekin kritikoak izateko, bi hiriek daukate posmodernitatearen kontzientzia sakona.
Hori nabari egiten da pentsamoldean, bizimodu eran, Bilbo Oteiza daukagu horren adierazle.
Gaur egun agian posmodernitatearen kontzeptua urruti geratu egin da, baina, bai artean, bai gizarte mailan, baita politikan ere ezinbestekoa da gertatu diren kontzeptu aldaketak ondo ulertzeko.
Nola bestela pasatu egin gara harresiez banaturiko hiri batetatik, mugarik gabeko beste mundu batera?
Gaur egun badago mundu bat, mundo erreal bat, non mugak ez diren existitzen. Non denbora eta espazio arteko harremanek esperientzia berriak sortzen duten. Non adinak axolarik ez duen.
Mundu berri eta gaztea, non guk hartezn degun protagonismoa.
Baina gauza hauei buruz hurrengoan hitz egingo det, momentuz erreflexionatzeko aldia utziko dizuet.
Jet Lag ean sartzen joango baikera txiri txiri.
Musutxuak guztiontzako!!
Frieden und Liebe! ///Peace and love!



[...] adibidez birziklatzeko kultura sakona dago. Gogoratzen al duzue post hura non kontatu nizuen muruaren istorioa? ba berton dago honen erantzuna ( ez det berriro kontatuko harresiaren istorioa Berlin ekialdean [...]