Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

“Herriaren eta herriarentzako artea” /// “Un arte para y por el pueblo”

There´s something for you, man!- Colinek

Gutunazal potoloegia da amaren ohiko kartarekin alderatuta. Hala ere buelta eman eta amarn izena irakurri dut. Faltan botatzen nau, gehiegi maite nau, kar kar.

Ohiko gutuna da, etxean gauzak nola dauden kontatzen dit, xehetasun guztiekin, email eta facebooken aro tamalgarri honetan amak iraultzaile baten gisan jarraitzen baitu gutunak erabiltzen.

Ilusio berezia egiten du, egia esan. Gutun honetan, amak, Euskal Herriko egunkari baten gehigarri batean San Franziskoren inguruko erreportaje bat bidali dit. 6 bat orri dira eta San Franziskoko The Mission auzoko muralen inguruko artikuua da benetan interesgarria da.

Irakurtzen hasi naiz.

Dirudienez San Franzisko margotzen duten 600 mural inguru artean, gehienak The Mission auzo latino honetan aurkitzen dira. 70.hamarkadan muralek garrantzi handia izan omen zuten garai hartako mobilizazio zein erakunde politiko eta kulturalen bitartekaritzari esker.

flickr creative commons

flickr creative commons

Historia zein eduki politikoak tartekatzen dira mural hauetan, gaur egun arte izan diren aldarrikapen sozialekin batera. Calle 24 delakoa da kale nagusiena eta eduki gehien duena, izan ere, hemen biltzen baitira auzoko mural gehienak. Auzoa gainera aktibista politiko zein sozialen bilgune izan da beti, eta gaur egun ere, Coalición Contra el Desplazamiento, la Brigada del Baile, el programa del Día del trabajador de San Francisco eta Intercambio Global bezalako elkarteak biltzen ditu.

1977an proiektua martxan jarri zenetik 450 mural baino gehiago txertatu dira hormetan, parke, enpresa zein etxe pribatuetan. Gainera, kultura muralista honen inguruan eskaintza kultural handi bati ekin zaio, gazteentzat gizarte kotsumistaren alternatiba izan daitekeen aktibidade sorta handia eskainiz.

419521832_7875d8931e_bIrudi asko ikusi ditut amak bidalitako artikuluan, latinoamerikako familien errealitatea azaltzen dutenak, marrazkien garrantzia azpimarratzen dutenak, surrealistak, hip hop munduarekin harremanduak, denak ere, ukitu aldarrikatzaile batekin marraztuak.

Herriaren eta herriarentzako artea da hau, komunidadea da oinarri, eta helburu espiritual, erritual edota hezitzaileak dituzte. Graffittiekin nahas ditzake jendeak, baino hauek ez dira graffittiak, ez, hauek aztarnak dira, komunidade baten aztarnak.

3378101212_861d220fdb_b

Izugarri gustatu zait artikulua eta amari erantzun diot letra txarrez.

yo, Colin, you wanna go to see this murals to The Mission?

aaaaaaaammmmmmmmm, yeah, why not…..

Argazki kamaran pila berriak sartu ditut.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario