Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

I hate Parkour

Bizarra pittin bat gehiago hazi zait azken egunotan. Hala atzeman dut ospitaleko ispilu honi begira.

Colin ondoan dut, erdi arduratuta, baina barreari eutsi ezinik. Hau bai postal itzela.

REWIND!

6 hours ago

—————————-

Colin-i gazteen “espresio urbanoen” inguruan idazten ari naizela esan diot, edozerren inguruan.

Like graffiti and those things??

Bai beno.

I have this friend, Dan, he climbs and jumps around the city with his friends, he´s a nice guy! esan dit sandwich bat ahoratzen duen bitartean.Wanna meet him?

Noski baietz. Parkour, noski, Bilbotik ezaguna nuen “kirol” honek ehundaka jarraitzaile omen ditu San Franciscon eta hauen jaiak eta elkartzeak kudeatzeko komunidade bat ere sortu dute. Interesgarria da. Dan-ekin harremanetan jarri nau Colinek Skype bidez.

check this website man http://www.sfparkour.com/

20 bat minutu eman ditut web-orria miatzen. Ezin hobeto kudeatutako web orria da. Bertan jam delakoak antolatzen dituzte, parkour zaleak elkartu eta denak batera hirian zehar saltoka aritzeko geraten dira funtsean, batztan egun batzuk lehenago finkatutakoz itan, besteetan azken orduan. Hasiberrientzako adibide eta argibidez beteriko web orria da, parkour zaleen prifil ugari ditu norberak lagunak aurkitu eta euren artean elkartzeko, youtube kanal bat ere badu partehartzaile askoren irudiekin….denetarik, txukun antolatuta eta eskura.

Skype bidez Dan-ek azken orduko jam baten berri eman dit

could you be around Doe Library in Berkeley Campus by………let´s say 6:00 pm?

baietz esan diot

bring comfortable clothes!

————————–

Doe Library, Berkeley Campus, 6:00PM

25 bat lagun bildu gara. Hasiberri bakarra naizela dirudi. Colin ondoan dut aurpegi txarra duela ezkutatzen duten betaurreko beltz erraldoi batzuk sudurrean eserita dituela. Dan ondoan dut luzapen batzuk egiten, zinta ilean duela.

come with me, we are going to start with the basics!

koska baten gainera igo gara eta aurrean dudan koska bajuago batera jauzi egiteko esan dit.

Urrun samar dago.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario