Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Iraultza guztiak kalean hasten dira /// Todas las revoluciones comienzan en la calle

Inpuntuala naiz jaiotzez eta atlantikoaren bestaldera etortzeak ez ditu gauzak aldatu. Denni´s kafetegira 10ak eta 10 etan iritsi naiz gorputza oraindik etxeko ohean lotan nuela. Atzoko barbakoan ezagututako George berehala begiztatu dut goma gorriz forratutako aulki batean kafe beroegi tantak bibotean zintzilika zituela, beste bi lagun ditu ondoan eta kristalaren alde honetatik gauza serioen inguruan hizketan ari direla dirudi, barrura noa.

morning!-esan diet

heyyyy you, this is the guy i told you about esan die George-k bere kideei nik nire begien oihala goratuko duen kafe doble bat behatzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzzza altxata eskatzen nuen bitarten.

Kafe erdia bota dut balantzaka eta George eta bi lagunen ondoan eseri naiz.

hey nice to meet you, man, I´m Julian, this is Oly- esna didate, Julianek ile oria du eta Olyk berriz gorrinaranja tankerakoa, ondoan dira biak euren gosariaren apurrak mahaian dituztela, elkarrekin irudi barregarria osatzen du, anaiak balira bezala.

let´s cut to the chase, wee need a name- Georgek. Ez dakit esku artean dutena zein puntutaraino den serioa, baina egia esan nahiko konbentzituta daudela dirudi, zer jakin ez dakigun arren, zerbait egiteko behintzat.

(f)art! izan da Olyk esan duen lehen aukera, denok barrezka hasi gara. Izen piloa botatzen hasi dira eta bat batean harritu eta beldurtu egin naiz, eskua altxa eta galdetu diet..

hey….what is all this about exactly?

15 minutu aritu zaizkit hizketan ondoren. IRAULTZA BAT  hasi nahi dute. Kalean, lehen egiten zen bezala. Gazteak bildu nahi dituzte, betiere ere sekretuan. Gazteok zeozer esateko dutela errepikatzen du Olyk, San Franziskon esateko duen gazte asko daudela errepikatu dit, baino denak mugikori, iphone, ordenagailu eramangarri eta gailuen era berri honetan iltzatuta daudela, eta geroz eta zailagoa dela jendea mugiaraztea. Horregatik, klandestinitatea da euren ustez bide bakarra.

it´s not like we are going to blow up the Golden Gate, man! Don´t worry! Ok, first act tomorrow. Bring some paint, blue if possible. 11 at night at SF Pier, ok?

…….ok- esan dut dudak jota.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario