
"Guajiro echando un sueño". George Rodez
“Itxaropena” hitzak etorkizunean desio bat beteko delaren konfidantza bezala definitu dezakegu baina, fijatzen bazarete, “itxaron” eta “pena”en gehiketa ere bada; hau da, nahi duzuna oraindik pasa ez dela eta, ezinegona adierazi lezake. Beno, honek ez dauka zerikusi handirik post honekin baina bapatean konturatu naiz eta kuriosoa iruditu zait.
Al grano. Nire kideak espazioaren erabilerari buruz mintzatuko dira. Ni gaur, ordea, denboraren erabileraren inguruan hausnartzen egon naiz. Egoera hurrengoa izan da: fotokopia denda batetara joan naiz partitura batzuk inprimatu eta enkuadernatzera. Alde zaharrean topatu dudan fotokopia denda bakarra 50. hamarkadatik aterata zirudien: dekorazioa, usaina, dendari nahiko zaharra eta, batez ere, erritmo geldoa. 40 minutu egon naiz itxaroten 100 orrialde inprimatu eta enkuadernatzeko! Ezin nuen sinestu. Nola da posible XXI. mendean, Bilbo bezalako hiri moderno batean halako geldotasuna pairatzea? 2009. urtean gaudela frogatzen zuen gauza bakarra dendariaren Pakistan-eko bi laguntzaileak ziren. Haiek ere erritmo ezin motelagodunak. 40 minutu horietan, beraz, denbora dexente eduki dut denborari buruz pentsatzeko.
Bat-batekotasunaren belaunaldia da gurea. Kontsumo gizartean heziak, gauza pilo bat nahi ditugu baina, batez ere, oraintxe bertan. Musika dendak harakatu ordez, Ares-a entxufatu eta minutu batean Buena Vista Social Club-eko son kubatarren partiturak nireak ziren. Pen drive-an sartu eta bost minututan inprimatuak izatea espero nuen. Hala da ia dena. Pasaden hilabetean Bilbo-Ibiza low-cost hegaldi bat abian jarri zuten, batez ere gazteei zuzenduta. Asteburua hurbilduz doa eta ez daukadu planik. Zergatik ez joan Ibizara, kriston parranda eta egunean bueltatu? 30 euro baino ez du balio bidaiak, diskotekan gastatuko dugun adina. Beste adibide bat komunikazioa da. E-maila eta Skype bezalako programei ohituta, nork itxarongo luke gaur egun hilabete bat Estatu Batuetako lagunaren berriak izateko? Normala da horrelako ohiturekin fotokopia dendan antsia krisiak jota egotea.
Gazteen adierazpenei buruz hitz egiterakoan interesgarria iruditu zait nire kideetako askok iraganeko ohiturak berreskuratzea proposatu dutela: erabili eta botatzeren kultura baztertu eta gauzak bererabili eta birziklatzea; kalean, plazan, denbora gehiago pasatzea; irribarre gehiago egitea… Zerrenda horretan presa gutxiagorekin bizitzea sar genezake.
Hori da Slow (astiro) Mugimenduak proposatzen duena. Seguru asko euren berri duzue: ezagunena slow food kontzeptua da, gure gizartera XX. mendearen amaieran Estatu Batuetatik indar askoz heldu zen fast food modari erantzuna. Hasteko, Movimiento Slow web gunean irakurri ditudan zortzi aholkuak jarraitu genitzake:
- Infusio bat edan oinak leihotik kanpo jarrita
- Bainuontzian denbora gehiago igaro. Hobe norbaitekin konpartitzen baduzu
- Honako esaldi hau begibistako leku batean idatzi: Hainbat gauza aldi berean egiterakoan ez dut bat ere ez ondo egiten
- Ez sentitu arin erantzutera behartuta. Behar beste denbora hartu
- Ez eraman erlojurik. Lasai egon: jakingo duzu ze ordu den
- Aharrausi egin. Osasunerako ona da
- Mozart-en musika lan bat entzun, bere jatorrizko tenpoarekin
Proba egingo dugu? (Beno, nik erlojuarena eta aharrausiarena oso barneratuta ditut, baina oso zaila egiten zait momentuan gauza bakar bat egitea…)
Jakinmina daukat: gero eta arinago bizitzea mundu globalizatu honetan jarrera unibertsala bihurtzen ari ote da? Berlin, Shangai eta San Frantzisko mugimenduz beteta imajinatzen ditut baina galduko al dute laster Medellin-eko gazteek euren “ritmillo caribeño”-a? Estresak jota ibiliko dira ere Dakar-ekoak?
Aste honetan denbora asko itxaron behar baduzue zeozer lortzeko, honako hau pentsa ezazue: Aimarren supermerkatuan eta nire fotokopia dendan iladarik edo dendari motelik egon ez balitz, ez genuke hemen idatzitako hausnarketak egiteko aukerarik izan eta gaur blog hau pixkat pobreago egongo zen.
Eta gurdiari traba jartzen joateko, dantza dezagun kubako soneroen El Carretero kanta zoragarria!
Me voy en transbordador a descargar la carreta
Para cumplir con la meta de mi pequeña labor
A caballo vamos pa’l monteeeee……


