
- Izurdeak libre
Amorru emoten dit, kaletik joaten naizenean eta aurretik doan pertsonak paperak, txiklea, tabakoa, lurrera botatzen duenean ( nahiz eta konfesatu lehen ez nintzela hainbeste ohartzen honetaz, eta ni neuk egiten nuela).
Nire amatxoren senarrak beti izan du ekologismo kontzientzia, oso sentsuduna izan da beti gai honekin, eta etxean green filosofia hura hurbildu zuen, eskerrak!…
Baduela urte batzuk Bilbotik “Gran Via”tik ibiltzen nihoala GreenPeaceko boluntario batzuek kidea egiteko konbentzitu ninduten , egia esan ez naiz aktibista, orain arte sozioa besterik ez naiz izan, baina piskanaka piskanaka honen garrantziaz joaten naiz ohartzen.
Hainbatetan ibili naiz Garoñako zentral nuklearra isteko antolatu diren ekintzetan. hainbatetan ibili naiz SurfRider Foundation antolatutako ekintzetan…baina ekintza hauek oso eskasak dira egin behar denerako.
Segun eta non, Donostian edota San Frantziskon , itsasoa urbean sartzen da, beraz berton gertatzen diren ekintzak expresio urbanoak lez hartu ditzazkegu.
Aurreneko post batean surf-ari buruz ibili nintzen idazten, gaur ekologia eta surfarekin zer ikusirik daukan ekintza batetaz arituko naiz.
Izurdea, itsasoko bizilagun oso garrantzitsua da. Oso inteligentea da, daukan silbiduarekin honden bidez bidaltzen duena, komunikatu daiteke beste delfinekin, sexua edukitzeko, ehiza, egiteko, arrisku egoerak solbentatzeko…Delfinak arrain zaharrak eta gaixoak ehizatzen ditu, horrela ekilibrioa mantentzen du, eta itsasoko osasuna mantentzen du.
Herri askok honen kontzientzia hartu dute eta arrantza hau ilegalizatu dutem eskerrak! baina badaude hainbat herrik baste alde batera begiratzen dutenek, Japon , Peru ..eta hainbat herrietan masakreak egiten dira….Japonen, adbz, Urrian hasten da “la matanza” eta urtero 20.000 izurderekin akabatzen dute era oso bortitzez) eta honen kontra badago Surfista talde bat ekintza oso polita egin zutenak.
Japonen bildu ziren , uretara sartu ziren protestatzeko, eta japoneko autoritateen erantzun gogorra euki zuten:
Dave Rastovich ‘Rasta’ eta lagunak:::
Egia esan ekintza sinbolikoa izan zen, baina guztiok halako ekintza sinbolikoak egingo bagenitu, agian mundua aldatu genezake , behintzat geure mundua, aldameneko entornua…
Hurrengo link hauetan lagundu dezakegu animali zintzo hauek laguntzen:
http://www.surfersforcetaceans.com/
http://www.mindsinthewater.com/
http://www.visualpetition.com
http://www.seasheperd.org/
http://www.savejapandolphins.org/
Nere amatxoren senarrak behin poster bat oparitu zidan, berton Amerikar indiar txiki bat ateratzen zen belarren artean korrika egiten , eta esaten zuen :
“La Tierra no es una herencia de nuestros padres, sino un préstamo de nuestros hijos.”
musu!


