Bai, last days, eta ez naiz kritika hain txarrak jaso dituen GusVanSanten filmeaz ari. Ez. Hiri bat, edo kasu honetan San Franzisko diren hiri txiki guzti hauek atzean uzteak sortzen duen lepoko molestia horrez ari naiz, bizi izan duzuna berreskuratu nahian, lepoa biratuz, gehiegitan atzera begiratzeak dakarren min hori dela-eta idatzi dut last days.
Tamainak inporta du bai, eta SF-ri neurria hartzea zaila izan den arren, eta bidean milaka momentu ahaztu edo zunenean bizi ez ditudan arren, hiri honek oinaze handi bat utzi dit azala baino pittin bat barrurago.
Milaka soinu banda ditu hiri honek, norberak aukeratu behar du berea, edo beste batena bere bihurtu, nahi den moduan. Milaka irudi ere baditu hiri honek. Zergatik soinu bandak eta irudiak? Azken egunotan liluratuta utzi nauten bi artista ezagutzeko aukera izan baitut.
Colin triste samar zebilen pisukide gabe geratzeko astebete falta zitzaiolako. Gajoak afaltzera gonbidatu ninduen bere tristura arintzeko, eta ez nolanahiko jatetxera, auzoko puntaputako batera. San Franziskoko taberna edota jatetxe guztiek eszenario moduko bat dutenaren ustea dut, gehienek bai behintzat, eta jatetxe hau ez zen salbuespena. Afaltzen ari ginela azken hilabeteotako istoriotxoak bildu genituen mahai gainean, nolako algarak, parkour egiten erori nintzenekoak, gure iraultzaile txikien komunidade txikiaren lorpen handiak, kafea, museoak, aldapak;
San Franzisko, baby, San Franzisko.
Ostean, filmeetan soilik gertatzen den gauza bat gertatu zen, gauza magiko bat. Beti pasa izan zait, bai neska batekin zita-osteko tentsio une horretan, lagunekin kasketa bat edukitzean, zerbait egiteko adorea batzean, gol bat sartzean…beti….beti bota dut faltan fimeetan honelako gauzak gertatzen direnean HAIN ONDO geratzen den fondoko musika hori.
Colin eta biok haragia hortz artetik ateratzen ari ginela, azken hilabeteok errepasatzen ari ginela, ez da ba albino tankerako tipo lodi bat eszenario txikira gitarra batekin atera! Zerbitzarietako batek, txanpain baso bat hartu eta labana batez astindu du…
klin,klin, ladies and gettleman, Tomi Paldanius!!!
Eseri da aulkian, hi PEOPLE! esan, eta kitarra astintzen hasi da; beno, astintzen ez, laztanzten. Tipo honek kitarra jotzeko modu kuriosoa du, fingerstyle delakoa, hau da, funtsean, behatz lodiaz baxu batek egingo lukeen nota trantsizio jotzen du, beste behatzekin melodia nagusia marrazteko. Abesti asko jo ditu, ezagunak asko, Coldplay, Beatles, Green day…..eta Bon Joviren Living on a Prayer ezaguna. Txalo zaparrada etorri da ostean, jendea aulkietatik zutitu da, gu ere bai. Colin-i begiratu diot, txaloka jarraitzen zuen jendeak. Besarkada itzela eman diogu elkarri.
Nola, ez etxera iritsi eta ordenagailua piztu dut sarean Tomi honek dituen edukiak arakatzeko.
you love youtube more than you love your mom!- esan dit Colinek pantaila aurrean ikusi naunean…
ni bezela emozionatu nahi duenak hemen du tipo honen youtubeko kanala. Benetan merezi du.
————————————
Beste artista Alex Pardee da, eta lehengoan kaleetan barrena nindoala ikusi nuen esposizio bateko ilustrazio bikainengatik ezagutu dut San Franziskoko tipo hau. Ilustrazio ederrak egiten ditu, estilo berezia du benetan, eta marrazki eta eta halakoetan oso zalea naizenez, zuekin konpartitu nahi izan dut aurkikuntza hau. Hemen duzue bere web orria. Gozatu!
PD: interneten arakatzen, tipo honek Transformes pelikulako aktore nagusi den Shia Labeouf-en etxea nola margotzen duen erakusten duen bideo bat topatu dut. Kuriosoa da.Faltsua, baina kuriosoa.


