Pintura urdin andana genuen eskuetatik zintzilik. San Franziskoko portua, Pier delakoa, gaueko hamaikak edo ziren. Oly, Julian, George eta lauak, lau tipo eta hiru zigarro kea dariola. Itsasoari begira ideia bat genuen belarrien artean etzanda, zerbaita adierazi nahi genuen, zerbait esan, espresio izan akaso, edo ez, baina jendeari mezu bat igorri, profeta jantzia soinean ipini baino nahiago genuen klandestino izan eta gauari gure patuaren bolantea eman. Hala hasi ginen, farola bat pintatu genuen, urdinez noski, ostean, bestea; eta honela, denak, edo ia denak. Aurpegia jertse baten laguntzaz ezkutatu genion munduari, eta arnasestuka bada ere, lortu genuen nahi genuena.
Fuck it, let´s paint them all- Georgek
Zoritxarrez, eta Olyk dioen moduan, facebook/myspace ta hauen anaiekin gure BIGBROTHER-a eraikitzen dugun arren, bada jada anaia handiago bat, eta anaia handi horrek kamarak ditu San Frantziskoko Pier honetan.
—————————————————————————> Komisarian
- So, you´re telling me you basically painted all this streetlights just for fun?- SFPD-eko polizia batek betaurrekoak pixkat beheratuta.
- Nooot really, it was more like something we wanted to do to…- guk
- Ok, shut the f*** up. You see this photo, I want the pier to look as in this photo before lunch tomorrow. And start saving cos you´re all paying for this, you damn punks! – eta Pier delakoaren argazkia erakutsi digu irribarrez.
Pena da zeru kolorez koloreztatu genuenean ateratako argazkiak konfiskatu berri diguten argazki kameran zeudela.
Amari deitu beharko diot.


