Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Lehen egunak /// Primeros dias

San Francisco karamelu handiegia da hiri txiki baten gertutasunera ohituta dagoen batentzat. Duela bi egun lur hartu nuenetik Chinatowneko arrain usaia eta Nike denda erraldoi baten aurrean bainu-jantzia zeraman emakume baten ile horia  izan dira memorian iltzatuta geratu zaizkidan bi gauza nabarmenenak. Kaleetan barrena bakarrik-edo ibili ostean, Colin ezagutu dut azkenean. Couchsurfing bidez harremanetan jarri ginen Colin eta biok, eta hilabete honetan nire lagun min bilakatuko denaren inpresioa daukat.

Gazteok sei zerbeza behar ditugu ezagutu berri dugun bat lagun on izendatzeko. Hala gertatu da. Colin eta biok ile zakar eta luze samarra dugu, eta ezin izan diogu barre egiteari utzi amak ilea mozteko egin dizkigun eskaera eta erregu guztiak kontatzen hasi garenean.

Nire asmoak azaldu dizkiot. Hilabete bakarra igaroko dut hemen. Gazteak ezagutu nahi ditut, hiria ezagutu nahi dut, hiri gaztea baita San Francisco, kolorez beteriko hiria.

Ados.

you´re lucky, cause I have nothing to do, I´ll show u around anytime batekin eskatu dugu zazpigarren zerbeza. Colinek tragoa eman eta bigotea aparrez bustita zuela salto txiki bat egin du eta harridura aurpegi batekin zera esan dit:

Bay to breakers. TOMORROW

Azaldu dit ahaztua zuela, baina bihar egun handia dela. Bay to breakers delakoa ekitaldi garrantzitsuada San Franziskoko hiritarrentzat. 1906ko lurrikara itzelaren ostean hiritarren animoa berpizteko jai bezala sortu zena data ezin garrantzitsuago batean bilakatu da urteen joan etorriarekin eta hasiera batean karrera hutsa zena desfile erraldoi batean bilakatu da gaur egun. Colinek azaldu dit urtero ospatzen den jaialdi honetan jendeak hamabi kilometroko bide egin behar duela downton-etik gertu dagoen The embarcadero delakotik  mendebalderantz Great Higway delakora iritsi arte. Profesionalek parte hartzen duten arren hiritarren parte hartzea da garrantzitsuena.

u wanna go?


______________________

Ajea. San Franziskok lehen besarkada eman zidan atzo Bay to breakers delakoan. 65.000 pertsona inguru. Denak mozorroturik. Festa. Musika. Festa. Musika.

nire kamaran azaldu den argazki bat

nire kamaran azaldu den argazki bat

Piratak. Printzesak, erleak, hartzak…..Colin eta biok baserritarrez jantzi ginen bere etxe ondoko bigarren eskuko arropa denda batean aurkitu genituen trapu zahar batzuekin. Euskal Herrian txapelak duen garrantzia azaldu nion.

Jende asko ezagutu nuen atzo. Gogoan dut hamabi kilometro ibili ostean Golden Gate Park delakoan barbakoa moduko bat egin zela, kontzertu batzuk ere ikusi genituela. Ondorengoa ez dut gogoratzen.

gantzontzilotan atera da Colin bere gelatik….

this is just the beggining, my friend esan dit

Utzi iruzkina /// Dejar comentario