Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Michael Jordan-en itzala

Bigarrengo aldiz gosaldu du Colinek, gainezka egiten duen katilua behin eta berriro bete du zereal zorro erdia hustu arte, tetra-brik erdia ere edan du, eta azkenaldian utzi duen erdi bibotea zuri zuri duela izugarriko zoriontasunez esan dit….

yo, we´ re playing some basketball today! are u in??

(hiru segundo behar izan ditut)

no, thanks, I don´t like basketball that much, but thanks….-esan diot

Bi ordu eta laurden beranduago, galtza motzak eta ilea biltzen didan zintza horia jantzita Colinen lagunei itxoiten ari gara, Mission auzoko porlanezko “court” honetan, jolastera datozen gazteei ezetz esanez, jokatu ezindutela-we are waiting to some friends, sorry, we are playing full-court, thanks- eta luzaketa inprobisatu batzuk eginez, nahiz jakin badakigun, egiten ditugun moduan, baliorik ez dutela.

This is Paul, John, Griffin, Bert, Quinn and Gerard- aurkiztu dizkit Colinek banan bana bere lankideak behatzarik seinalatuz. NICE TO MEET YOU!

Ordubete beranduago denak gorroto ditut, txarra nintzela banekien arren, GOGORARAZI EGIN DIDATELAKO, alu hauek. Partida guztiak galdu ez ditudan arren argi geratu da txarrena zein zen. Edari isotonikoez inguratuta balantzea egiten hasi garenean Bert-ek (26 urte inguruko ilemotzak) zer esango eta bere bideo berri bat igo duela interneko web orri batera…..Ez dut ezer ulertu hasieran.

Ondoren azaldu didate Bert (edo B.Manley; hala omen da ezaguna) abilezia berezia duen tipoa dela, eta abilezia horiek ezagun egin dutela sarean.

check my videos, mate! Tell him where he can watch it, Colin- esan dio Colin-i toallaz kopeta lehortzen zuela

——————————————————-

Etxera iritsi eta ordenagailua piztu dugu dutxara joan baino lehen. Hemen Colinen bideoa. Niri nire bizitzan berriz ere saskibaloian jokatzeko gogo guztiak joan zaizkit.

Beste gauza bat, kaleko saski baloian aurki daitezken ” espezie” edo jende motak deskribatzen dituen artikulu interesgarri bata aurkitu dut. Ingelesa menderatzen duenarentzat! Hemen!

Utzi iruzkina /// Dejar comentario