Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Mundua kalean / El mundo en la calle

Kalea… ze nolako mundua!

Hirien arteko ezberdintazun haundienetariko bat, kaleko bizitza dela iruditzen zait. Adibidez, Shanghai bezalako hiri batek bisitatzen duzunean, eraikin futuristen hasierako eragin hipnotikoak gaindituz, kalea nola bizi den harritzen zaitu.

Denetarik topo egin dezazu: edozein motako saltoki (Janaria, jantziak, zukaldeko tresnak, bizikletak…), Chi-Kung egiten laguntaldeek, igandeko ezkontza-konpon erakustegi…

Kopyleft Aimar (Shanghai 2005)

Kopyleft Aimar (Shanghai 2005)

Baina ez da Shanghai hiri bakarra, baita ere beste hiri askotan gertatzen da (Cairo, Marrakech, La Paz, Dakar, Cuzco…),  zein da ezberdintazun haundiena hiri hauen eta Bilbao artean?

Batzuetan, Bilbao eta Europako best hiri gehienetan, zibilizazio eta modernizazio ondorio haundi bat daukala iruditzen zait: KONTROL.  Dena kontrolpean behar izan da: Janaria, parkeko belarra, kaleko hutsartea, jolasteko ziurtasun neurriak… hori da hitz haundi bat… NEURRIAK.

Oreka oso oso zaila da. Baina… denetariko neurriak beharrezkoak dira? Neurriek, batzuetan, debekuak baino ez dira. “kaleko salmentak debekatuak”, “Kartelak ezartzea debekatua”, “Musika debekatua”, “Belarra oinkatu debekatua”, “erregulatutako ez dagoen edozein gauza debekatua”

Norena da kalea?

Argi eta garbi, ezin da edozein gauza utzi egiten (zure etxeko atea graffiti bat izatea, motocross lasterketak “Doña Casilda” parkean, etc…) baina… non dago muga? Orain dela urte batzuk, kaleko musikalari debekatzeko neurria eztabaidatu zen… horrela bada, urte batzuk barru, kalea ezer ez izango da, errepide bat bezalako “tresna” bakarrik, jende mugitzeko eta, nola ez!, erregulatutako dendan sartzeko bidea…

Kopyleft Aimar (Cairo 2005)

Kopyleft Aimar (Cairo 2005)

JET LAG BIO 09 jaialdiko gauzarik garrantzitzuenetariko bat, nere ustez, kalera ateratzea da. Bai, Bilbon gertatzen den actibitate asko ikusezinak dirudi, ez baduzu aldizkari bat irakurtzen, interneta erabiltzen, irratiko programa aproposa entzuten, etc… nola badakizu zer edozen gertatzen ari diren actibitateak?

Kalean gertatzen dena, kaleko bizia, errealitateko dimensio haundia hartzen du, jendearen aurrean gertatzen da, irazki gabeko.

Mugarik gabeko espazio bat sortzen da.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario