Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Mural Art

'Reaching for a Star'. Artista: Don Gensler. Foto: Jack Ramsdale (Time)

El Ayuntamiento de Philadelphia promueve el proyecto Mural Arts Program. Para ver más murales como éste pincha echa un vistazo a las galerías de fotografías de las revistas National Geographic y Time.

Philadelphiako Udalak sustatzen du Mural Arts Program proiektua. Hau bezalako mural gehiago ikusi National Geographic eta Time aldizkarietako galerietan. Ekimenaren gora beherak ezagutzeko, segi irakurtzen.

Helburuen artean eraikin zaharrak berriztatzea da eta espazio irekiak suspertzea. Horrez gain, hiritar eta giza balioak sustatzea bilatzen du ekimen honek, borondatezko lana ere bultzatzea… Kartzelan dauden pertsonekin ere lan egiten dute, artearekin kontaktuan jarriz euren birizarteratzea erraztuz. Eskolekin ere proiektuak garatzen dituzte, artea hezitzeko bide onenetarikoa delaren ustean.

Azkenik, erakundeek muralak sortzeko espazioak ezartzen badituzte beste motatako graffitiak sahiestuko direla uste du Philadelphiako Udalak. Ni ez nago guztiz ados planteamendu horrekin baina bai baimenarekin graffitiak egiteko lekuak ezartzearen beharrarekin. Euskadin ia urtero berpizten da graffitien inguruko eztabaida. Komenigarria da (baina ez dakit nik ia hemendik Philadelphiako programa bezalako edozer egingo den inoiz) erakundeek holako ekimenak bultzatzea eta seguru asko gazte mordo batek erabiliko du margozteko leku paregabe bat izateko.

Hala ere, kontutan hartu behar da graffitiak daukan arima protestataria. Baimendutako lekuak ezarriz gero beti egongo dira legez kanpo margozten jarraituko dutenak eta, nire ustez, euren margoak iraingarriak ez badira eta balio historiko edo artistikodun eraikinak kaltetzen ez badituzte, beharrezkoa da espiritu hori errespetatzea. Ez dut uste baina alkate bat nirekin ados egongo denik. Beraz, kexatu eta gazteak kriminalizatu baino gehiago egin nahi badu, har dezala Philadelphiako esperientzia eredutzat. Hor doa beste mural txundigarri pare bat:

A Message to the Child...The Hero Can be Found. Artista: John Lewis

Philadelphia on a Half-Tank. Artista: Paul Santoleri. Foto: Jack Ramsdale (Time)

'Philadelphia on a Half-Tank'. Artista: Paul Santoleri. Foto: Jack Ramsdale (Time)

Lincoln Legacy Artista: Josh Sarantitis. Foto: Jack Ramsdale

'Lincoln Legacy' Artista: Josh Sarantitis. Foto: Jack Ramsdale

Utzi iruzkina /// Dejar comentario