Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

The end

Iritsi da ordua. Good bye San Francisco. Pena ematen dit bai, eta nahiz eta denborak baduen gauzak ezabatzeko halako erraztasun bat, badakit oinazea hau ez dela ahanzteko erraza izango, izan ere, San Franzisko arnastu egiten da, eta biriketan geratzen da batek daki noiz arte.

—————————————————-

Aireportua. Maletak txekeatzeko 2 ordu falta dira oraindik, ondo gosaldu dut, kafe txar batek sabelean uzten duen pisu deseroso horren arrastoa dudan arren. Colin eta biok atzo gauean agurtu ginen, eta goizeko lehen argi izpiekin pisua abandonatu dudanean lotan utzi dut, ez nuen esnatu nahi, badaezpada ere, momentu hunkigarriak berriz ere ez bizitze aldera, take care, Colin!

Kitarra bere zorrotik atera eta akorde nagi batzuk mararzten hasi naiz denbora erahiltzeko asmo xumearekin. Txanpon bat boltsikotik atera eta ur botila hotzegi bat ere erosi dut. Eta akorde gehiago, behatzak mindu arte. Ile hori-ia zuria zuen tipo bat hurbildu zait. Man, can I play te guitar?. Bai, motel esan diot, ulertu ez duen arren.

Eseri da nire ondoan, eta ez da ba izugarrizko bolumen altuan Oasis-en Wonderwall hit-a jotzen hasi. “Nik ere abesti hori neskak maitemintzeko erabiltzen nian gaztetan, motel, berandu habil”- pentsatu dut, baina ez diot ezer esan, nire aurpegian irakurtzea hain zaila ez zen arren.

Kuriosoa izan da jendea pixkanak hurbiltzen zela ikustea. Jendea hiri honetatik alde egiteko hegazkinaren zain baitago terminal honetako aulkiz betetako errepublika txiki honetan. Gugana hurbildu dira, batzuk zutik, besteak eserita, batzuk betaurrekoekin, besteak semea galtzetatik tiraka zutela, baina denak, amona bat ere beste ikusi dut, euren moduan kantatu dute Wonderwall, ezpainetara begira, batzuk hitzak asmatzen zituztela erraz ikusi den arren.

Ni ere ez naiz ba kantuan hasi! Akorde biren tartean ilehoriak begiratu dit eta kitarra jotzeari utzi gabe my name is Jonas esan dit. Kuriosoa.

Egia esan, 24 bat pertsona abesti bat kantatzen ikustea hunkigarria da……

because maybeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee
You’re gonna be the one who saaaaaves meeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee
And after aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaall
You’re my wonderwa-a-aaaaaaaaaaaaaall

Jendea txaloka hasi da bukaeran eta 3 bat minutu egon dira marmarrean zihurrenik zein ondo kantatu duten esanez. That was cool esan diot Jonas-i.

The power of music, man- esan dit. Bai, musikaren indarra, edota hiri honen indarra, nahiz eta aireportuan egon. Han egon ez zaretenok ez dakizue zein segundu politak bizi izan ditudan, baina zer egingo diogu, hitzez azaldu ezin diren gauzak egon badaudelako.

Niri behintzat ez zait postal egokiagorik okurritzen behin San Franzisko utzita  birika eta bihotzaren artean dagoen txoko horretan gordetzeko.

Sapali

Doppelgänger

Nor izango genuke beste herrialde batean jaiotako izan eta gero? beste kultura ezberdin batean?

Bilboko baldosek edo Shanghaiko neoiek… zeinek egituratzen dituzte nire ametzak?

Zenbat erabakitzen du inguruak gure nortasuna?

Dopperlgänger (Kopyleft Aimar 2008)

Doppelgänger (Kopyleft Aimar 2008)

Dagoeneko hitz egin dugu Bilboko eta Shanghaiko gazte artean antzekotasun asko daudela, baina… kultura oso ezberdina denez, jendearen barrunbe ezberdina izatea logiko dirudi.

Zerekin egingo nuke amets Lian Wang jaiotako izan balitz? Zerk kenduko loa Chew Xiao izan eta gero?

Pentsa ezazu… nola izango da zure beste zu…

beste bizi ezberdina bizitzen…

zure argi ilunena…

zure itzal dirdiratsuena…

Last days/Tomi Paldanius/Alex Pardee

Bai, last days, eta ez naiz kritika hain txarrak jaso dituen GusVanSanten filmeaz ari. Ez. Hiri bat, edo kasu honetan San Franzisko diren hiri txiki guzti hauek atzean uzteak sortzen duen lepoko molestia horrez ari naiz, bizi izan duzuna berreskuratu nahian, lepoa biratuz, gehiegitan atzera begiratzeak dakarren min hori dela-eta idatzi dut last days.

Tamainak inporta du bai, eta SF-ri neurria hartzea zaila izan den arren, eta bidean milaka momentu ahaztu edo zunenean bizi ez ditudan arren, hiri honek oinaze handi bat utzi dit azala baino pittin bat barrurago.

Milaka soinu banda ditu hiri honek, norberak aukeratu behar du berea, edo beste batena bere bihurtu, nahi den moduan. Milaka irudi ere baditu hiri honek. Zergatik soinu bandak eta irudiak? Azken egunotan liluratuta utzi nauten bi artista ezagutzeko aukera izan baitut.

Jarraitu irakurtzen /// Seguir leyendo →

INTIMIDAD /// BILUZTASUNA ON-LINE

Me considero bastante progresista cuando se trata de hablar de cómo condiciona Internet las relaciones interpersonales. Frente a los discursos de que cada vez establecemos relaciones más superficiales, que cada vez somos más individualistas y vivimos más aisladas, yo no me atrevo a sentar cátedra. En mi opinión, en general, Internet no es más que una ventana más al mundo por la que algunas decidimos mirar. Amplia las posibilidades de comunicación, sin convertirlas en buenas o malas.

Quien acostumbra a tener amistades superficiales, a quien le mueve el afán de ser “popular” y es incapaz de intimar, sólo se preocupará por tener centenares de “amistades” en Facebook. De haber nacido unas décadas antes, hubiera funcionado de la misma manera, en clase, en los bares o donde sea. De la misma manera, quien apuesta por relaciones profundas y auténticas no buscará alcanzar el record de máximo de amistades agregadas en Facebook, sino que utilizará las redes sociales para conocer nuevas caras de sus amistades, tener una forma más con la que comunicarse con ellas, compartir un espacio más, etc.

Tampoco comparto el miedo a perder intimidad. Al menos hasta que la semana pasada se sucedieron dos acontecimientos. Primero, me enteré que la historia sobre mi tapiz mágico se puede leer en todos los hogares de Bilbao en los que viven jóvenes, vía periódico JET LAG BIO. Después, me hablaron de una web inquietante: 123people.

Jarraitu irakurtzen /// Seguir leyendo →

LOMOGRAPHY

Leyendo el post “Stranger photos” de June  recordé que hace tiempo quería compartir con vosotros una de mis aficiones. La lomografía. Y no, no es sacar fotos a los embutidos.

Jarraitu irakurtzen /// Seguir leyendo →