
(Esta entrada habla de la intervención urbana sobre la que he leído en la revista Calle 20 (págs. 20-25). Se trata de dejar una cámara de fotos encadenada a un banco y animar a la gente a que la use)
Parkera zoaz, banku batean jezartzen zara eta, bapatean, zure alboan argazki kamera bat topatzen duzu. Norbaitek ahaztu ote du? Ez, kate batez bankura lotuta dago. Aldamenean, kartel batek erabiltzera gonbidatzen zaitu. Zer egingo zenuke? Argazkiren bat ateratzera animatuko zinateke? Eta zeri? Zure buruaren erretratu bat utziko zenuke, paisaiarena, irudi kontzeptual bat ateratzen saiatuko zinateke, edo txantxa txotxoloren bat egin (esaterako, zure ipurdiaren erretratua)?
The Plug izeneko fanzine bateko kideek interbentzio hori egin dute birritan: behin Atlantan eta geroago Tokyon. “Stranger Photo Have Happened” deitzen da proiektua. Atlantan izan zuen arrakasta gehien eta, ikus dezakezuen bezala loturan klik eginez, jende gehiena bere burua fotografiatu zuen. Baina badago bere txakurra edo txirrindula ateratzea erabaki zuena, kalearen bista bat, norberaren besoa soilik, bikote bat musukatzen…
Calle 20 aldizkariaren bidez izan dut proiektu horren berri eta polita iruditu zait. Aldizkariak Madrilen froga egitea erabaki zuen. 20 eta 25. orrialdeen artean ikus dezakezue emaitza. Berriz ere, erretratu irribarretxu asko, baina ere bai detaileen bila dabilen beste batzuk: Retiro parkearen hostoak, paperezko amapola bat, neska baten hanka… Erreportaia interesgarria da, esaten baitu mundu osoan hainbat blogger animatu direla esperientzia hori imitatzen. Gainera, beste proiektu batzuei buruz hitzegiten du. Esaterako, bookcrossing-a argazkigintzarekin lotzen duena: norbaitek memoria tarjeta bat uzten du kalean, mezu batekin, beste batek hartu, ordenagailuan irudiak jeitsi eta bere blogean komentatu ditzan.
Holako zeozer probatuko dugu Bilbon? Anima zaitezte eta konta iezaguzue!



[...] el post “Stranger photos” de June recordé que hace tiempo quería compartir con vosotros una de mis aficiones. La [...]