Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

SURF-A, BIZIMODUA ALDATZEN//SURF, CAMBIANDO LA FORMA DE VIDA

1970.urta.Iñigo Letamendia eta lagunak

1970.urta.Iñigo Letamendia eta lagunak

Nahiz eta barrukaldekoa izan jaiotzaz, beti izan dut itsasoarekin harreman oso sakona. Ni Amurrion jaio nintzen ´81.nean.NIretzako itsasoak esannahi oso baikorrak izan ditu beti.Txikitan itsasoa niretzako oporrak ziren, itsasoa parreak ziren, itsasoak jende berria ezagutzea esan nahi zuen, itsasoak abentura esan nahi zuen. Nire aitak Itsaso jarri zidan izenaz. “Itsaso con S como se escribe el mar”esan zion enpadronamendua egiten zuen tipoari. Nire aita orain dela urte pilo urte bere motxila hartu eta beste mundura joan zen, agian abentura bila, agian bake bila….tipo oso jatorra eta jakintsua zen aitatxo Felix Mari. Beraz nire zaletasuna itsasoarekin berak irakatsi zidan. Gogoratzen dut Beach boys entzuten etxian, “los vigilantes de la playa”ikusten….bapatean telebistan zekulako taupada eman zidan bihotzak. Olatu artean , zeru urdin potente baten azpian, zekulako mutiko bat atera zen pantailan…morenoa, begi urdinak….aisss..guztiz maitemindu nintzen berarekin, eta olatuekin jolasten zuen , oso dibertigarri zirudien benetan, tabla batekin olatuan mugitzen zen marrazo  lez…flipatu egin nuen holako habilidadearekin.
Momentu horretatik aurrera surfarekin maitemindu nintzen. Baina oso gaztetxoa nintzen eta Amurrion surf gitxi praktikatu nezaken, hala ere behin ikusi nuen Amurrion mutil bat surf tabla batekin trenara zihoala, ni baino helduagoa zen….berriz ere berarekin maitemindu nintzen , azken finean telebistan ateratzen zena, telebistakoa zen , baina etxegoienko mutiko hura benetazkoa zen eta nire herrikoa zen….urte batzuk pasatzerakoan nire nobioa bihurtu zen. Beti skatearekin zebilen hasieran jolasten , geroago bere bizimoduan bihurtuzen. Bizitzeko beste filosofia…ederra benetan. Bizitzeko modu horrekin bat egin nuen. (Skate -a Surfetik datorren kirola da, Kalifornian 60.eko hamarkadaren erdialdean sortua garraiobide moduan, surflariek surfa egiteko aukerarik eduki ez-eta, gurpiltxoak jarri zizkietenean ohol txikiagoei.
Skateboard edo gurpil-ohol batekin egiten da, ibiltzeko lekua dagoen nonahi edo beren-beregi taxututako pistetan. Kirol honen helburua edertasuna bilatzea da aipatutako ohola erabiltzerakoan (estiloa hobetzea eta truku berriak ikastea); kirol hau ez dago lehiaketekin edo txapelketekin zuzenean lotua. Halanda ze, kirol librea dela esan dezakegu.).
Gaur egun mutiko hura iada ez da nire nobioa baina berarekin pasatu nituen urteak zoragarriak izan ziren , askatasun sentimendu hura ikasi nuen…ikusten nituen ranpetan saltoak emoten , errepideetatik ibiltzen euren parreak , euren emozio aurpegiak…pertsona asko ezagutu nituen benetan:

Nobio hurak bere bidea jarraitu zuen eta bere bizimedu berezi hurarekin jarraitu zuen , lagun asko eagutu genituen skateari esker,,,bere beste lagun batek skate aldizkari bat sortu zuen, Dogway eta nire nobio hura aldizkari horretan amaitu zuen lanegiten.
Gogoratzen dut behin festa batera eraman ninduela Algortan egiten zen “la bajada”hain zuzen.

Soragarria iruditu zitzaidan.Gainera halako leku polita nire erretinetan geratu zen..itsasoa zegoen skate leku horren atzean , olatuekin….aisss..
Unibertsitatean arte ederrak ikastea erabaki nuenean ( filosofia utzi eta gero eta amatxori disgustua eman ondoren) berton bizitzera joan behar nintzela erabaki nuen.Unibertsitateak “creditos de libre eleccion”ematen zituzten surf klaseak emonezkero. Buff izugarria!! GOrka Yarrituren eskolan apuntatu ginen Idoia Lorente ( lagun jatorra eta fidela) eta biok.

Orain surf nire bizimodu propioan bihurtu da. Ia ez dut nire nobioen begietatik ikusten askatasuna baizik eta nire partez sentitzen dut, egunero, uretara sartzen naiz bakoitzean. Euskal Herria herri arrantzalea da (kostaldean batez ere). Euskal Herrian surfero oso onak daude, Aritz Aranburu ( zirkuito mundialean dagoena konpetitzen), Acero anaiak, Letamendia familia Pukas sortu zutenak, Iker fuentes, Axier Muniain…, gure federazio propioa daukagu EHSF, Europako olatu ezkerra poteentena daukagu , MUndaka, non munduko txapelketa bat ospatzen den

Gaur egun GetxoSurf Taldeko partaidea naiz, jende oso oso jatorra dago taldean, oso pozik sentitzen naiz nire bizimoduarekin…surf -ak benetan bizitza aldatu zidala txikitatik …beste expresio urbanoa da oso gaurkoratua dagoena.
Nire buruari galdetzen diodana da: Surferoak urte osoan zehar gaude hondartzan, udan dana oso polita da, baina neguan batzuetan hotza jasaeniza da, gorputza izozten zaizu, olatuak bortitzak bihurtzen dira…..euria egiten di , itzelezko haizea, itsasgora eta itsasbehereek hainbeste indarra dakarte harriak, gurpilak , zikinkeriaz betezen dela hondartza…..eta hor gaude gu surferi taldea hondartza garbitzeko urtero.
…gure txakurtxuek urtero dabiltzate hondartzatik libre , eroso, jolasten…..baina uda dator eta……ohhhh horrorrr!
Ezin dugu surfeatu, ezin ditugu gire txakurrak hondartzara eraman …perrerara eramaten dizkigute bainiztek hondartzainak deitzen dituztelako, ezin dugu surf eroso egin, jendetza jasanezina delako, Surfa orain dela urte gitxi modan jarri da, jende heldu asko hasi da praktikatzen, eta jende berri hau ez da ohartzen uretan badagozela” norma “batzuk inon idatzitako “rules”baina existitzen dira…eta guztion onurarentzako dira. Beraz errespeta ditzagun guztion artean bainutxo politak eman ahal izateko.
Mesedez, surfa oso experientzia polita da, baina ikasi berriak ezin dira “piko”raino heldu, ez eskubiderik ez dutelako, noski eskubidea dutela baizik eta sentsudunak izan behar direlako. Umetxoek ikasten dutenean itsas hertzean gerayzen dira ikasten, espumetan, ba helduek ere nahi eta helduak izan , itsas hertzetan gera daitezela….ikasi berriak direlako. Azkenean surf praktika harriskutsua bihurtzen hari da uretan sartzen diren inkonziente horren erru.
Ba horixe da dana..sentsudunak izan, eta errespetatu bertako lokalak mesedz!
EH an nolatan agertu zen surfa jakin nahi baduzue emen utziko dizuet link-a ..interesgarria da benetan.
http://um.gipuzkoakultura.net/olasperfectas.php

http://www.diariovasco.com/prensa/20070411/deportes/bailando-agua_20070411.html

http://www.pukassurf.com/company_spa.html

Portziertooooo Berlinen surfik ez dago! zer egingo diogu ba!je

2 iruzkin /// 2 comentarios

  1. Surfkultura dice:

    Eskerrik asko zure esperientzia kontatzeagaitik. Asko gustatu zait benetan.

    Uste dut handia egitea, haztea, gure ingurutik jasotzen dugun informazioa, esperientzia eta gure buruaren artean filtro hoiek kentzean deritzo. Zuk esan duzun moduan azkenean surfa zure begiekin ikustera heldu zara. Zure ikuspuntu bakarra. Hori oso pasu handia da.

    Ondo izan,
    Sk

  2. Itsaso dice:

    MIla esker SK!!
    benetan sortea euki dudala pentsatzen det…!askatasuna eta bake mentala lortzen ditit askotan surfari esker…eta hori ezin dit inork lapurtu!

    Besarkada bat.
    Itsaso

Utzi iruzkina /// Dejar comentario