Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

The end

Iritsi da ordua. Good bye San Francisco. Pena ematen dit bai, eta nahiz eta denborak baduen gauzak ezabatzeko halako erraztasun bat, badakit oinazea hau ez dela ahanzteko erraza izango, izan ere, San Franzisko arnastu egiten da, eta biriketan geratzen da batek daki noiz arte.

—————————————————-

Aireportua. Maletak txekeatzeko 2 ordu falta dira oraindik, ondo gosaldu dut, kafe txar batek sabelean uzten duen pisu deseroso horren arrastoa dudan arren. Colin eta biok atzo gauean agurtu ginen, eta goizeko lehen argi izpiekin pisua abandonatu dudanean lotan utzi dut, ez nuen esnatu nahi, badaezpada ere, momentu hunkigarriak berriz ere ez bizitze aldera, take care, Colin!

Kitarra bere zorrotik atera eta akorde nagi batzuk mararzten hasi naiz denbora erahiltzeko asmo xumearekin. Txanpon bat boltsikotik atera eta ur botila hotzegi bat ere erosi dut. Eta akorde gehiago, behatzak mindu arte. Ile hori-ia zuria zuen tipo bat hurbildu zait. Man, can I play te guitar?. Bai, motel esan diot, ulertu ez duen arren.

Eseri da nire ondoan, eta ez da ba izugarrizko bolumen altuan Oasis-en Wonderwall hit-a jotzen hasi. “Nik ere abesti hori neskak maitemintzeko erabiltzen nian gaztetan, motel, berandu habil”- pentsatu dut, baina ez diot ezer esan, nire aurpegian irakurtzea hain zaila ez zen arren.

Kuriosoa izan da jendea pixkanak hurbiltzen zela ikustea. Jendea hiri honetatik alde egiteko hegazkinaren zain baitago terminal honetako aulkiz betetako errepublika txiki honetan. Gugana hurbildu dira, batzuk zutik, besteak eserita, batzuk betaurrekoekin, besteak semea galtzetatik tiraka zutela, baina denak, amona bat ere beste ikusi dut, euren moduan kantatu dute Wonderwall, ezpainetara begira, batzuk hitzak asmatzen zituztela erraz ikusi den arren.

Ni ere ez naiz ba kantuan hasi! Akorde biren tartean ilehoriak begiratu dit eta kitarra jotzeari utzi gabe my name is Jonas esan dit. Kuriosoa.

Egia esan, 24 bat pertsona abesti bat kantatzen ikustea hunkigarria da……

because maybeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee
You’re gonna be the one who saaaaaves meeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeeee
And after aaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaall
You’re my wonderwa-a-aaaaaaaaaaaaaall

Jendea txaloka hasi da bukaeran eta 3 bat minutu egon dira marmarrean zihurrenik zein ondo kantatu duten esanez. That was cool esan diot Jonas-i.

The power of music, man- esan dit. Bai, musikaren indarra, edota hiri honen indarra, nahiz eta aireportuan egon. Han egon ez zaretenok ez dakizue zein segundu politak bizi izan ditudan, baina zer egingo diogu, hitzez azaldu ezin diren gauzak egon badaudelako.

Niri behintzat ez zait postal egokiagorik okurritzen behin San Franzisko utzita  birika eta bihotzaren artean dagoen txoko horretan gordetzeko.

Utzi iruzkina /// Dejar comentario