Hip hop-aren inguruan dexente hitzegin dugu blog honetan. Baina badaude gazte hiritarren artean arrakasta itzela daukaten beste musika generoak. Besteak beste, soinu elektronikoak. Mundu guztian zabaldu al da joera hori edo bakarrik gure gizartean? Afrikaren bihotzean egongo da txunda-txunda erritmo basatia dantzatzen duen gazterik? Kongoko Konono nº1 taldea ezagutu eta gero argi dago baietz. Musika elektroniko afrikarra, benetan berezia.
Afrika perkusioaren jaioterria da. Baina doinu tradizionalekin jarraitu ordez, Konono nº1-ek hatzamar lodiekin jotzen diren likembé organo txikiak etxean egindako mikrofono eta amplikadoreekin konektatzen dituzte. Horrez gain, erabiltzen dituzten tresna gehienak birziklatuak dira: esaterako, kotxe baten hondakinekin sortzen dute bateria bat. Nahiz eta proiektu benetan originala izan, emaitza natural samarra iruditzen zait. Ez baitira europarrak imititatu nahi dituzten afrikarrak, baizik eta bere erroak mantentzen dituzte: arropetan, era tradizionalean dantzatzen duten dantzariez laguntzen… Hona hemen El País-en orain dela hiru urte euren inguruan idatzitako erreportaia.
Asko harritu nau Konono nº1-k baina egia esan, ni musika arloan, gazte estereotipoaren kontrara, trance-a baino folk zaleagoa nahiz, duda gabe. Beste bat da maitemindu nauen afrikar musika taldea: Mali-ko Bassekou Kouyate. Aurten kubako soneroekin diska bat grabatuko du; Buena Vista Social Club sortu zen Ry Cooder-en proiektu horren porrota zela eta. Jatorrizko ideia La Habanan Mali eta Kubako musikariak batzea zen. Malikoak ez ziren heldu eta orduan Compay Segundo, Omara Portuondo edo Ibrahim Ferrer bezalako jeinuak berreskuratzeari ekin zion Cooder-ek. 10 urte ondoren, Compay eta Ibrahim hilda daudelarik, Madrilen grabatuko da diska Eliades Ochoarekin.
Istorio hori irakurri eta gero, Kouyate-ren abestiak bilatu nituen eta aitortu behar dut ngongo hari tresnak hipnotizatu egiten nauela. Bakez betetzen nau. Entzun ezazue beheko loturan klik eginez. Zer esaten duzue: Konono edo Kouyate nahiago duzue?


