Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

Young at art /// Young at art

Igandea eta ohiko ajea. Estatu Batuetako artista batek bere kantuan dioen ” si la noche te persigue entregate a ella” esaldiari kasu gehiegi egiten ote diogulakoan nago. Burukomina.

Living room-era abiatu naiz eta larunbat usain fidela inguruan bueltaka duela aurkitu dut Colin, lurrean eserita, orri zuri handi batean margotzen, aurpegia kolorez beteta.

yooooooooo… like my painting??

yeah!- gezur galanta

Zertan ari den galdetu diot.

man, i do this once every year, it´s for Young at Art

Badirudi, urtero, 9 egun irauten duen Young at Art jaialdia egiten dela, non irudimen bisual, literario edota antzeko edozer biltzen den Golden Gate Park-eko Young Museum-ean.

Colinek dio azken 23 urtetan mantendu den tradizio bat dela, eta betiere, San Franciskoko gazteei zuzendua egon dela, edoein adinekoak direla ere.

Bertan ikasle mota guztien lanak erakusten omen dira urtero, izan eskolaurre, lehen hezkuntza edo edozein eskola pribatu zein publikoko ikasle. Museoan  bertan egiten diren erausketaz gain, San Franziskoko talde ugarik museoaren kanpoaldean kontzertuak eskeintzen omen dituzte.

sounds nice, uh?

Bai, bai,….nice. Zertan ari den galdetu eta urtero kuadro moduko bat marraztu eta inor jabetu gabe erakusketan sartzen duela esan dit Colinek, adin guztietako gazteen lanen artean, inolako ofizialtasunik gabe, kar kar kar.

I just want people to see my work, you know?

—————————————–

Erakusketara iritsi gara kafe beroegi bat eskuan dugula. Kartel moduko batek dio erausketak San Franciskoko 250 eskolako umeen lanak biltzen dituela, eta datozen 9 egunetan irekita egongo dela. Egun hauetan museoaren kanpoaldean izango diren kontzertuen egitaraua ere bertan da.

Colinek motxila ireki eta bere “kuadroa”-edo atera du. Alboetara begiratu eta inor ez zegoela ikustean, patrikan duen iltze bat paretan iltzatu eta bere kuadroa zintzilikatu du. Kolokan dago, baina badirudi iraungo duela.

You´re crazy- esan diot

Barrez, buelta eman eta bagindoazenean, museoko bi segurtasun kidek motxilatik heldu eta zera esan digute:

What are you guys doing?

Utzi iruzkina /// Dejar comentario