Hiriak 09 – JET LAG BIO Rotating Header Image

ZER DA JET LAG BIO? /// ¿QUÉ ES JET LAG BIO?

Zer da JET LAG BIO?

JET LAG BIOk urte guztian sustatzen ditu hirietako gazteen adierazpideak eta horren inguruko jarduerak; eta urrian jaialdi bat izaten da horren guztiaren amaiera.

Bilboko Udaleko Enplegu, Gazteria eta Kirol Sailak kudeatu eta antolatu egiten du JET LAG BIO, baina Bilboko gazteek, taldeek, elkarteek eta abarrek egin eta protagonizatu egiten dute.

Gainera, JET LAG BIOk munduko beste hiri batzuei ere parte hartzeko gonbidapena luzatzen die; hain zuzen, gazteek, taldeek, elkarteek eta abarrek parte hartzeko, hiri bakoitzeko adierazpideak trukatzeko eta bizitzeko, horretan hiria bera erakusketa eta esperimentazio-espazioa izanik.

http://bilbaojetlag.net/

Lehenengo edizioa 2008ko abenduan izan zen eta 10.000 gaztek izan zuten esperientzia bitxi hau Deustuko Kanalean dagoen eta aspaldian erabiltzeari utzitako nabe industrial batean.

Bost egunez Bilbon jaialdiko bost hirietatik, hau da, Berlin, Dakar, Medellin, San Frantzisko eta Shanghaitik ekarritako musika-taldeen kontzertuak izan ziren, baita kirola, arte urbanoa, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, zirkoa,…) ere. Aisialdiko proposamen batzuk ere egin ziren, besteak beste: birziklapena, moda, estilismoa, erakusketak, proiekzioak, master class eta, gastronomia dastatzea. Bien bitartean, hiri horietako guztietako gazteekin zuzenean konektatzeko eta trukeak egiteko aukera egon zen eta horrela munduko hirietako gazteen kontuak Bilbora ekarri genituen.

Bideoak eta argazkiak ikus ditzakezu hemen: http://bilbaojetlag.net/index.php/jet-lag-bio-08

¿Qué es JET LAG BIO?

JET LAG BIO impulsa, durante todo el año y finalizando en un festival en octubre, actividades y expresiones jóvenes urbanas.
Está gestionado y organizado por el Área de Empleo, Juventud y Deporte del Ayuntamiento de Bilbao, pero realizado y protagonizado por jóvenes, colectivos, asociaciones… de Bilbao.


Además, JET LAG BIO invita a participar a otras ciudades del mundo, a través de personas jóvenes, colectivos, asociaciones…, para intercambiar y vivenciar las expresiones urbanas de cada ciudad, utilizando el espacio urbano como centro de exhibición y experimentación.

http://bilbaojetlag.net/

La primera edición se celebró en diciembre de 2008, donde más de 10.000 jóvenes vivieron una experiencia única, en una nave industrial en desuso, situada en el Canal de Deusto.

Durante esos cinco días la ciudad pudo disfrutar de conciertos de música provenientes de las cinco ciudades invitadas al festival: Berlín, Dakar, Medellín, San Francisco y Shanghai, de deporte y arte urbano, de artes escénicas como el teatro, la danza, el circo…, además se idearon diversas propuestas de ocio tales como el reciclaje, la moda, el estilismo, exposiciones, proyecciones, master class, degustaciones gastronómicas entre tantas otras actividades, que se unieron al intercambio y a la conexión en vivo con jóvenes de las diferentes ciudades para acercar lo urbano y lo joven de otros lugares del mundo a Bilbao.

Puedes ver todos los vídeos y fotos en http://bilbaojetlag.net/index.php/jet-lag-bio-08

Zer dira “hirietako gazteen adierazpideak”?

JET LAG BIOk hirietako gazteen adierazpidetzat jotzen ditu gazteen edo gazteen taldeek (16-30 urte) sormen edo ekimenetik sortutako agerpen edo gertaera kulturalak, hirietan garatuak eta lengoaia batean edo bat baino gehiago konbinatuta gauzatzen direnak; hau da, arte plastikoak, eszenikoak, musikalak, ikus-entzunezkoak, kirola, moda, literatura, teknologia berriak edo beste lengoaia batzuk erabilita, eta hitz, soinu, irudien bidez do beste modu batez transmititzen direnak edozein motatako euskarritan, ekintza zein objektu baten bitartez. transmitituak.

¿Qué son “expresiones jóvenes urbanas”?

JET LAG BIO considera a las expresiones jóvenes urbanas como todas aquellas manifestaciones o fenómenos culturales y sociales derivados de la creatividad e iniciativa de las personas y colectivos jóvenes (16–30 años), desarrolladas en espacios urbanos y articuladas en torno a diferentes lenguajes de manera aislada o en combinación: artes plásticas, escénicas, musicales, audiovisuales, deportivas, moda, literatura, nuevas tecnologías,… bien se transmitan por medio de las palabras, el sonido, la imagen… en cualquier tipo de soporte o bien a través de cualquier acción u objeto.